Bycamwww.bycam.eus

Txorierriko hodi-biltzailearen 2. proiektu xehatua

Herria: Asua
Aurrekontua: 6.801.204 €
Egikaritze-epea: 20 hilabete
Bezeroa: BIZKAIKO FORU ALDUNDIA

Datu nagusiak

4.160 m hodi-biltzaile egitea. Haietatik, 921 m Txorierriko hodi-biltzaileari dagozkio, eta 3.329 m, adarrei.

Fitxa teknikoa

Hodi-biltzaile nagusia: 921,11 m-ko luzerakoa, 1.600 mm-koa, hormigoi armatukoa. Mikrotunelaren teknika erabiliz instalatu da. 6 hinka- eta erregistro-putzu egin dira, hormigoi armatuko pantailez osatuta.

Adarrak: 13 adar egin dira. Guztira, 3.329,02 m izan dira. Hona hemen ezaugarriak: 262,41 m, 800 mm-koak, hormigoi armatukoak, mikrotunelaren teknikaren bidez instalatuak; 311,10 m hinka, 500 mm-ko hodi metalikokoak, laztabin helikoidalez eginak; eta gainerako metroak, PVCzko eta PEzko hodiak dira, 500 eta 315 mm bitarteko diametrokoak, grabitate bidezko hodietarako, eta 160 mm-koak, bulkadetarako.

Gainerako obra: 1.603 m2-ko hormak, hormigoi armatuko pantailaz osatuak; 3.570 m2-ko ohol-horma metalikoak; 67 erregistro putzu eta 5 ponpaketa-putzu, Bilbo eta Bizkaiko Ur Partzuergoak normalizatutako motakoak; eta 2 ekaitz-gainezkabide erregulatu (bat, uhate motorizatua eta urrutiko aginte bidez kontrolatua; eta bestea, zurrunbilo-balbula bidez kontrolatua).
 

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.