Bycamwww.bycam.eus

20 urte Bizkaia eraikitzen

20 urte bete ditugu Bizkaia eraikitzen lagundu duten proiektu publiko eta pribatuetan, eraikin ausart eta berritzaileetan, obra txiki eta handietan. Hau da gure lurra eta berarekin bat jarraituko dugu. Hogei urte eta gero, egiteko asko daukagu.

Historia

Bycam Servicios Edificios e Infraestructuras 1994an eratu zen.

Sozietateak Bizkaian ditu helbidea eta zerga-egoitza. Enpresaren misioa eta ikuspegia zehazterakoan, bezeroarekiko konpromisoa hartu dugu aintzat. Eta gure lehentasunezko helburuak dira honako hauek: obrak adierazitako eran eta epeetan burutuko direla bermatzea, kalitate handieneko eta teknologia-berrikuntza goreneko proiektuak eskainita; prestakuntzaren bidez giza taldearen garapena sustatzea eta laneko arriskuei aurrea hartzeko protokoloak ezartzea; eta obra bakoitzean ahalik eta ingurumen-eragin txikiena sortzea, planetaren aldeko konpromisoa betez.

Etengabe eboluzionatzeko eta berritzeko senari esker, 2001ean bat egin genuen Grupo Moyua enpresa-talde ospetsuarekin. Horrela, sendotu egin genuen gure posizioa, gure bezeroen gogobetetzea bermatzeko baliabide teknikoak eta beharrezko kaudimena eta finantza-ahalmena geureganatu baikenituen.

Enpresa modernoa da gurea. Kualifikazio handiko profesionalen taldea dugu, eta alor guztietako obrak, obra publikoa eta eraikuntzak egiteko ahalmena. Bi hamarkadatik gora daramatzagu Bizkaiaren hazkundean lagungarri izan diren proiektu adierazgarriak lantzen.

Bycamen harro gaude garen modukoak eta garen tokikoak izateaz. Horregatik, lanean jarraituko dugu, 20 urte hauek obra handi baten lehen harria izan daitezen.

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.