Bycamwww.bycam.eus

Prebentzioa eta segurtasuna

 Bycam daramatza segurtasunaren alde lan egiten, izan ere, lan-arriskuen prebentzioan goi mailako prestakuntza daukaten hainbat teknikari kontratatu ditu. Horri esker, enpresaren jardueretan sortzen diren segurtasun eta osasun arazoei modu zuzen, tekniko eta profesionalean aurre egin ahal izan diegu.

Ondorioz, Bycam Prebentzio Sistema propioa dauka. Horrek ardura, jarduera protokolo eta baliabide guztiak (giza baliabideak eta materialak) zehazten ditu, enpresak gauzatzen dituen ekintza guztietan segurtasuna bermatu asmoz.

Bycam prebentzio kulturari bultzada definitiboa emateko, AENOR entitateak gure enpresetako Lan Arriskuen Prebentzio sistemak egiaztatu ditu ISO 45001:2018 "Laneko segurtasun eta osasunaren kudeaketa sistemak" estandarraren bitartez. Estandar hori betetzea boluntarioa da eta Legeak eskatzen dizkigun arauzko ziurtagirien osagarria da.

Gainera, gure Lan Arriskuen Prebentzio sistemak Kalitate eta Ingurumen sistemetan barneratu ditugu eta AENORek urtero elkarrekin ikuskatzen ditu.

 

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.