Bycamwww.bycam.eus

Nerbioi-Ollargan beteluri hoditeriari eustea

Herria: Ollargan - Basauri
Aurrekontua: 753.894,37 €
Eragitze-epea: 8 hilabete
Bezeroa:
Bilbao Bizkaia Ur Partzergua

Datu nagusiak

“Nerbioi – Ollargan – Beteluri hoditeria berria” konpontzea M-10 eta M-11 ainguraketa-blokeen artean, eta horri lotutako obrak, hoditeria horri eragin diezaioketen magal-irristatze berriak ekiditeko. Tentsioak askatu dira hoditerian, eta soldadura zaharra saneatu, soldadura berri batekin konpontzeko eta epoxi elikadura-margoa aplikatzeko gero. Halaber, egonkortzeko betelanak egin dira magalaren erdialdean, eta haien pisuari eta ezaugarri sendoei esker, magalaren segurtasuna areagotu dute. Esku-hartzeen ikusizko inpaktua murrizteko, landare-lurrarekin estali dira (higadura kontrolatzeko hiru dimentsioko geosarearekin babestu dira ezpondak), eta, azkenik, ereite hidraulikoa egin da. Horrez gain, drainatze-sare bikoitza egin da, eta zeuden bideak egokitu dira.

Fitxa teknikoa

  • 8.696 m2 sasiz garbitzea eta soiltzea lurretan
  • 632 m2 eraistea orokorrean
  • 1.287 m3 hondeatzea landare-lurretan
  • 2.938 m3 hondeatzea aire zabalean
  • 1.325 m3 hondeatzea lubakietan
  • 1.035 m3 zanga-betelan hondeaketen materialekin
  • 15,353 m3 harri-lubeta
  • 45 ml hodi, burdinurtu nodularrezkoa
  • 16 ml hodi, dentsitate handiko polietilenozkoa
  • 241 ml polietilenozko drainatze bikoitz hormetan
  • 251 m3 drainatze itsu harri lodiekin
  • 382 m3 HA-25 hormigoi
  • 60 m3 HA-20 hormigoi
  • 13.075 kg altzairu korrugatu, B500S motakoa
  • 7.734 m2 landare-lur
  • 2.000 m2  geosare, indargarriekin
  • 12.149 m2  ereite hidrauliko ezpondetan
  • 842 m2  kutsaduraren kontrako lamina geotestil
  • 399 m3 bikorrezko azpioinarri
  • 801 m3 zagor artifizial
  • 60 ml hormigoi-masako areka “in situ”
  • 146 m2 nahaste bituminoso berotan

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.