Bycamwww.bycam.eus

Ballontiko ardatza eraikitzeko proiektua

Herria: Sestao
Aurrekontua: 45.580.297 €
Egikaritze-epea: 30 hilabete
Bezeroa: INTERBIAK

Datu nagusiak

3,490 km-ko autobia-tartea. 1 m-eko erdibitzaile batez bereizitako bi galtzada ditu. Galtzada bakoitzean, 3,5 m-ko 3 errei daude, eta 2,5 m-ko kanpo-bazterbideak, 1 m-eko barne-bazterbideak, bi lotura eta sei adar.

Ballonti ibaiaren biderapenaren gaineko zubia, sekzio trapezoidalekoa; 4,5 m-ko oinarria eta aurrefabrikatutako estribuak ditu, gainean 25,75 eta 28 m bitarteko habe azpilak dituztenak, eta 1,30 m-ko ertza, alboko euskarri-hormez gain.

Bidegorriaren biaduktua, BI-3749 errepidearen gainean, 112 m argiko egitura batez egina.

Beheko igarobidea in situ egindako kaxa bat da, 4 x 3 m-koa eta 26 m-ko luzerakoa; piñoiek zein goiko eta beheko lauzek 0,40 m-ko ertza dute. Aurrefabrikatutako panelez egindako bi horma, 134,40 m-koak.

Fitxa teknikoa

Lur-mugimendua:

  • 269.946 m2 lur garbitzea
  • 1.277.577 m3 lur hondeatzea
  • 661.178 m3 lur zelaitzea eta betetzea

Bide-zorua eta zoladura:

  • 6.907 m3 zagor
  • 33.997 m3-ko oinarria, legar eta zementuzkoa
  • 63.178 Tm nahaste bituminoso bero

Fabrika-lanak:

  • 7.624 m3 hormigoi armatu
  • 1.188.105 kg altzairu, armatzeko
  • 107.275 kg altzairu, aurreatezatzeko
  • 2.739 m-ko in situ pilotajeak, 80tik 150era bitartekoak
  • 1.578 m habe, aurrefabrikatuak

Drainatzeak:

  • 148 m3 masa-hormigoi
  • 465 m3 hormigoi armatu
  • 7.341 kg altzairu, armatzeko

 

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.