Herria: Amorebieta-Etxano
Aurrekontua: 22.241.517 €
Egikaritze-epea: 15 hilabete
Bezeroa: INTERBIAK
A-8 autobideko galtzada bakoitzean beste errei bat egitea, autobide horren edukiera handitzeko, Amorebieta-Etxanoko udal-barrutiko bi tarte hauetan:
Boroako loturaren eta Larrea auzoaren artean; ezkerreko galtzadan (Bilbotik Donostiara bidean), 1.840 m-ko erreia, eta eskuineko galtzadan, 1.640 m-koa. Orobat, biribilgune goratu bat egin zen, eta horretarako, han zegoen zubia eraitsi egin behar izan zen.
Etxano auzoa eta Montorra auzoa, 793 m-ko luzerarekin. Jarduketa berezi gisa, Ibaizabal ibaiaren gaineko zubiaren taula zabaldu behar izan zen. Gainera, autobidearen eta tokiko errepide-sarearen lotura hobetu zen, Montorra auzotik autobidean Donostiara bidean sartzeko bidean, biribilgune bat eginez.
Neurriak: 1 m-eko erdibitzailea, 1,5 m-ko barne-bazterbidea, 10,5 m-ko galtzada (3,5 m-ko hiru errei), 2,5 m-ko kanpo-bazterbidea, 1 m-eko zabalerako berma.
Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.